XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogorki agertuko dute beren haserrea monopolio nahiz langileriaren erakundeen aurka.

Talde hauek eramaten dituzten ekintzen aurrean kapitalismoa aztoraturik sentitzen bada ere lehen mementoan, berehala aldatuko da bere postura laguntza ireki bat eskaintzera iritxi arte.

d) Berezitasun nagusiak.

- Langileriari amorru bizia.

- Mugimendu honetan garbiro ageri zaiguna alde batetik beste erresumei dien amorrua da eta bertako langileriari bestetik.

Talde hauen helbururik nagusiena Estatu indartsu bat sortzea izango da, langileria menperatuko duena eta Estatuaren bizitzeko espazioa (espacio vital) zabalduko duena aurka dituen inperialismoaren bizkar.

Hain zuzen, hau zen finantzetako kapitalak bilatzen zuena eta honela ulertzen da talde hauek bere aliatu natural bezala kontsideratzea alde guztitako laguntzak eskainiz partidu indartsu bat osa zezaten.

Estatuaren aparatua bereganatzea.

- Faxismoak botere ekonomiko eta politiko indar batetan bilduko ditu.

Nabari da fenomeno honi esker behe mailatik datorren jende multzo bat sartzen dela, hain zuzen faxismoko zuzendari izango direnak.

Kapital monopolistaren organoak Estatuko aparatuak bereganatzen ditu: komertzioko ganbaren ekintzak, patronal elkarteenak, trustenak, boterearen mailarik gorenetara iristen diren komisioak koordinatuko dituzte.

Bestalde, sindikatu bertikalen hierarkia ere faxist elementu hauen bidez kontrolatuak egonen dira.

Agintaritza, buruzagiari begirunez, botere politikoaren estruktura piramidalaren ondorio bat baizik ez da.

Iraultza faxista batetaz mintza daiteke: ez noski, Estatuaren izatea aldatzen duenaren aldetik, lehen bezala, burgesiaren izanaz jarraitzen baitu, baizik-eta bere konposaketa eta funtzionamendua aldatzen diren neurrian, kapital monopolistaren koto hertsi bat bihurtuz indartuko baitu bere botere ekonomiko-politikoa inorekin parte hartu gabe.

Eginkizun honetan, faxist alderdiak bere zenbait itxura baztertuko ditu arradikaltasun eta demagogiko programa gehienak baztertuaz.

Kapitalismoaren aurkako programa batetan sinetsi zuen alderdiaren sektore hark, berehala ordainduko du iruzurkeria bere buru eta politikan eta behin baino gehiagotan fisikoki ere eliminatua izango bait da.

Denboraldi batetan behintzat faxist estatuak lortzen du estankamendu eta depresioak gainditzea; erdi mailako jende asko pozteko bide bat izango da noski.

Nola lortzen du ordea? neurri izugarri batetan indartuaz kontsumoko gizartean erabiltzen ez den sektorea: gerrako industria.

Honela, kapital monopolistak kolonien banaketarako gerra bat prestatzetik at, ordurarte independiente izan ziren Europako estatuak kolonia bihurtuko ditu.

- Irrazionaltasuna eta mito berriak.

- Faxist ideologiak bat egiten du modu askotara inperialismoaren ideologiarekin; burgesiak feudalismoaren aurkako borrokan instituzionalizatu zituen baloreak gaitzesten ditu; aurrerapena baztertu, eta alderantziz, intuizio eta irrazionaltasuna goratu arrazoimenaren aurka eta demokrazia baztertu biolentziari kulto eginaz.

Lider eta salbatzaile kontsideratzen dutenari kulto egiten badiote ere, herrikoi masak arbuiatzen dituzte pasibo eta emekiak kontsideratzen dituztelako.

Menperatzeko, ordurarte eman etzitzaion garrantzia emango diote propagandari, sinboloak hautatuko dituzte, sloganak aldarrikatu jendea nazkatzeraino; buruzagien keinu eta boza jendea liluratzeko erabiliko dira.

Bestalde, hilei ere kulto handia egiten zaie, eraikuntza izugarrien garai da, Konzentrazio handiena; uniformeari ere eman nahi zaio halako zentzu berezi bat.

Beste zenbait mitoren artean korporatibismoarena erabiliko da.

Ertaroko gremioen esperientzia agertu nahi da kapital eta lanaren armonia posible dela frogatzeko.

Aitzakia polita, noski, langileriak bizi duen zapalketa miresgabea ezkutatzeko eta sindikatu faxista batzuen bidez kontrolatzeko.

- Batasun nazionala.

- Aipa dezagun azkenik, zuzenki interesatzen zaigun fenomeno hau ere, inperialismoak bultzatzen zuen nazionalismo agresibo eta arrazoigabeak eta atzerritarrenganako amorruak estremismorik handienak lortuko ditu.

Ez dago inolako zalantzarik Estatu faxistak nazio bakar bat osatzen duela eta berarentzat batasun nazionala sakratua da.

Faxismoari beharrezkoa zaio nazionalismoa, berak sortutako estatuaren karakterrarekin zerikusi handia baitu.

Ez dago faxist partidua besterik, ez eta ere faxista ez den beste sindikaturik.

Ez da onartzen klase borrokarik.

Nahita nahiez lortu behar da herrikoi kapak ez konturatzea muntaia honek guztiak kapitalismoaren interesak defendatzen dituela; hau horrela, komenigarri zaie nazional sentimendua indartzea, baterakoi den sentimendua eta klaseen abstrazioa egiten duena.

Horrela bada, nazionalismo mota ezberdin eta minoritarioak ezin konponduzkoak dira faxismoarekin.

Era honetako nazionalismo mota bat bultzatzen duten taldeak ez datoz bat finantzetako kapitalarekin eta Estatu faxista batetan, berriz, finantzetako kapitalak du politik adierazpenaren esklusiba.

Gauza nabarmena da faxismoaren jarrera zapaltzailea minoria nazionalekiko, eta zenbait unetan, langileriarekiko baino jokabide gogorragoak hartuko ditu.